Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera
Dokumentu Akzioak

SareSozialak

webmaster2-(e)k egindaAzken aldaketak 2010/04/12 18:33

SareSozialak, Interneten garatu diren Sare Sozialetan oinarriturik, nerabeei zuzendatuko animazio proiektua da.


SareSozialak
ezaugarri hauek ditu:

  • Bakanak eta euren artean osagarriak diren 10 kapituluz osatutako saila da; bakoitza 150 segunduko luzeerarekin. Kapitulu bakoitzak Sare Sozialei buruzko gai bati heltzen dio.

  • Pribatutasun aukeren konfigurazio zuzena, portaera egokia, erabiltzeko baldintzen irakurketa eta ulermena, ... Honela, beti ere umorez, erlazionatzeko eta komunikatzeko sortu den modu berri honen alderdi ezezagunenak eta korapilotsuenak argitzen ditugu.

  • Banaketa, telefono mugikorraren bidez da soilik (edo mugikorrak diren antzeko beste kanlak: iphone, PDAk,...) eta, eskuratzeak kosturik izan ez dadin, kapituluak webgunetik deskargatu ahal dira.

  • Kapituluak ausaren arabera banatzen dira (garai bateko bildumetako kromoak bezela) eta honela, kapituluak trukatzeko asmoaz, erabiltzaileak konektatu behar izango da. Ale guztiak lortzea saria izango du, ranking moduan eta sarearen esker ona lortuz, zeren guztiak izatea online minitest bat erantzuteko aukera ematen du eta.

  • Erabilerreztasuna ahalik eta gehien faboratzeko, kapitulu guztiak azpi tituluak dituzte.

  • Web gune osagarriaren bidez, iritzia eman edo eta kapituluen gidoiak osatzeko ekarpenak egin, norbere esperientzia partekatu, zein alde berri zehatzak erantsi nahi dutenek, kontaktuan ezartzeko aukera dute.

Proiektuak teknikoki ez du zailtasun berezirik azaltzen, eta formatua (animazioa), kanala (telefono mugikorra), gaia (sare sozialak) eta partaidetza (bilduma osatzea eta trukaketa) duen erakargarritasunean oinarritzen da. Gidoi erakargarri eta iradokitzaileak animazio bizien bidez ebaztea da erronka.

Web gunea, partaidatzerako, trukatzeko, deskargatzeko eta azken minitestarako euskarria dena, ez du teknikoki zailtasun handirik azaltzen ere, WAI standarrak eta datuak eta pribatutasuna babesteko legea bermatzea beti ere kontuan izanik.

Nori zuzendua

14 eta 25 urte bitarteko nerabe eta gazteei bereziki zuzendua baina, sare sozialen erabilpen zabala eta erabilitako umorezko ukitua dela eta, biztanleria talde anitz artean hedatuko dela aurreikusi daiteke.

Aholku animatuak

Hurrengo animazio hauek sare sozialetan eta komunitate birtualetan dauden arriskurik nagusienak ezagutu eta sahiesten lagunduko dizute.
Twitter Zeuxa Taldea
  • Erabiletako Estatistikak
 

Plone CMS-arekin dabil webgune hau, kode irekiko eduki kudeaketa sistema

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da:

 

  • PRLSoft, S.L.
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa
    Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundutako egitasmoa